Oihaneder Euskararen Etxeak, Laboral Kutxaren babesarekin, Taulara lehiaketaren bigarren edizioa abian jarri du, antzerki munduko sortzaileei formatu txikiko euskarazko lanak aurkezteko aukera eta plaza eskaintzeko asmoz. Gaur hasita, proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 24ra arte luzatuko da; hau da, Euskal Herri osoko hautagaiek hamar aste izango dituzte beren proiektuak garatzeko.
Astebeteko epean, epaimahai batek jasotako lanak ebaluatu eta hiru irabazleak hautatuko ditu; horietako bat, gutxienez, Arabakoa izan beharko da. Ondoren, irabazleek zortzi asteko epea izango dute beren proiektuak taularatzeko prest uzteko, eta antzezlanak martxoaren 27an —igandea— aurkeztuko dituzte Oihaneder Euskararen Etxean. Saioak eraikinaren hiru gune ezberdinetan egingo dira.
Guztira, 3.500 euro banatuko dira lau saritan eta bi kategoriatan: 1.500 euro jatorrizko gidoi onenari, eta 750 euro jatorrizkoak ez diren eta 2020tik hona sortutako bi lan onenei; gainera, beste 500 euro eramango ditu aurkezpenaren egunean bertan publikoaren saria lortzen duen lanak.
Oinarrietan azaldutako irizpideak jarraituz, proposamenak aurkezteko inprimaki hau bete beharko da.
OINARRIAK