Euskaltzaindiak, Bilboko Udalaren babesarekin, antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen iaz. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez. 2022ko Lautan Hiru laguntza Les Bobé Bobé konpainiak irabazi du, Udaberria heldu da lan laburrari esker. Konpainiak 1.400 euroko zenbatekoa eskuratuko du, eta antzezlana 2022ko otsailean antolatuko den IV. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko du.
Epaimahaiko kideen arabera, lan "bitxia eta ausarta da, haurrentzako egina dirudien pieza bat bestelako kontu bihurtzen delako, diskurtsoaren esanahia erabat aldatuz". Konpainiak gidoi "jostaria" dakar, baina "autu sakonak" jorratzen ditu, epaimahaikideek azpimarratu dutenez.
Jason Guerraren zuzendaritzarekin hainbat agertokitara eramaten ari diren Eta kiTTorik ez! antzezlana Gasteizko Udalak emandako 2019ko Gazte Sortzaileak laguntzari esker sortu zuten Josune Velez de Mendizabalek eta Ane Gebarak.