Indarkeria matxistagatik bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, asteburuan zehar

Erredakzioa 2021ko aza. 8a, 18:03
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio bat, Gasteizen. / ALEA

Udaltzaingoak 28 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Santa Luzian eta Sansomendin, genero indarkeria delituen ustezko egileak izateagatik.

Joan den asteburuak indarkeria matxistarekin eta etxeko indarkeriarekin lotutako hiru atxiloketa utzi ditu Arabako hiriburuan. Lehen kasua ostiralean izan zen: Udaltzaingoak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen etxeko indarkeriarekin lotutako delitu baten ustezko egile izateagatik; izan ere, ustez senide bati eraso fisikoa egin zion, Alde Zaharrean familiak duen etxebizitzan.

Larunbatean, berriz, 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten udaltzainek Sansomendi auzoan, ustez bikoitekideari eraso egiteagatik, eztabaida baten barruan. Ondoren, igande goizaldean, 28 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten Santa Luzia auzoan, eztabaida baten testuinguruan 26 urteko bikotekideari eraso egitea egotzita; emakumea ere atxilotu egin zuten, gertakarietan ustez mehatxu eta eraso egiteagatik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide