2021/12/01 18:00 - 19:30

PROPOSAMENA

MintzAdromoa eta kantu-ipuinak

MintzAdromoa eta kantu-ipuinak
Ur biltegia, Gasteiz

MintzAdromoaren helburuak euskal hiztun gehiago ezagutzea eta modu dinamiko eta dibertigarri batean euskara praktikatzea dira. Antolatzaileak: GEU elkartea eta Oihaneder Euskararen Etxea. Laguntzaileak: Gasteizko Mintzalaguna, IKA, AEK, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua.

Ohiko mintzodromo baten antzeko egitura izango du, baina bi berritasun nabarmen izango ditu: batetik, euskararen erabilera xaxatzeko teknika ezberdinak erabiliko dira, eta bestetik kultur ekitaldi batekin emango zaio bukaera jarduerari. Kultur ekitaldia Antton Aranburu eta Amaia Cantero sortzaile gasteiztarrek gauzatuko dute: Kantu-ipuinen bidaia izenburupean musika eta kontakizunak uztartuko dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago