Gasteizko AHTaren behin-behineko sarrera Dato kaletik izango da

Erredakzioa 2021ko aza. 4a, 17:17

AHTaren etorkizuneko Gasteizko geltokiaren maketa. IREKIA

"Behin-behineko formulak dira, behin betiko lanek ez dezaten eragotzi zerbitzu hori martxan jartzea", esan du Raquel Sanchez Espainiako Garraio ministroak.

Azkenean, Dato kaleko behin-behineko geltokiarekin egingo du aurrera AHTak Araban. Espainiako Garraio ministroa, Raquel Sanchez, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarekin batzartu da goizean, AHTaren gaineko lanak zehazteko. Bileraren amaieran eman dute alternatiba horren berri.

Behin-behineko irtenbide horren alde egin dute, esan dutenez, 2026rako martxan jarri ahal izateko beste biderik ez dutelako ikusi, Gasteizko lur azpiko lanek eta inguru guztia urbanizatu beharrak ez lukeelako ahalbidetuko epe horietarako bukatzea. Arriolak azaldu du Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren esku utzi duela Arkautiko korapiloa, Gasteizko sarbidea egiteko, eta gero kupo bidez itzuliko dio dirua Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago