Jazz uhinak bueltan izango dira azaroaren 23tik aurrera

Erredakzioa 2021ko aza. 2a, 17:00

Proyecto Villalacre taldeak irekiko du zikloa, azaroaren 23an. / ONDASDEJAZZ.com

Jazz uhinak hirian barrena zikloak zortzi kontzertu didaktiko eskainiko ditu azaroaren 23tik ekainaren 5era bitartean, Jesus Guridi kontserbatorioan.

Bueltan da Jazz uhinak hirian barrena zikloa, Gasteiz Hiri Hezitzailearen jarduera programaren barruan antolatuta. Gaur bertan aurkeztu dute Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok, Kultura eta Kirol foru diputatu Ana del Valek, Laboral Kutxako arduradun Kepa Ortiz de Urbinak eta Jazzargia elkartearen ordezkari Joseba Cabezasek.

Jesus Guridi kontserbatorioak hartuko du XVI. edizioa, Jazza nire historia da, nire bizitza da izenburupean, azaroaren 23tik 2022ko ekainaren 5era bitartean. Sei hilabete pasatxo horietan zehar, zortzi kontzertu didaktiko izango dira, une oro indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatuz:

  • Azaroak 23: Proyecto Villalacre. Unai Celaya biolinistak eta Guillermo Martinez pianistak duela bi urte sortutako proiektua. Beren asmoa musika Burgosko merindadeetara eramatea izan zen, inguru horretan ez baitago musika jarduera handirik.
  • Abenduak 21: Alba Careta Group. Tronpeta-jotzailea eta jazz abeslaria, 2011tik estilo anitzetako taldeetan parte hartu du. 2020an, Alba Careta Group bere proiektu propioko bigarren diskoa (Alades) aurkeztu zuen, 2019ko Enderrock Sarietan Origens lanarengatik jazz disko onenaren saria jaso ondoren.
  • Urtarrilak 25: Etinne Mbappe Quartet. Doinu aberats eta melodia oparoekin, Etienne Mbappek mugak, generoak eta hizkuntzak gainditzen dituen grazia, berotasuna eta gizatasuna eskaintzen du.
  • Otsailak 22: Maria Toro Quintet. Maria Torok hamarkada bat darama hainbat herrialde eta kontinenteren artean zaldizko proiektu baten buru izaten, musika esploratzeko bidean bere errepertorioari txertatzen dituen kulturak egokituz.
  • Martxoak 22: Lucia Rey Trio. Lucia Rey artista polifazetikoa da, piano-jotzailea eta Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioko musikagilea.
  • Apirilak 26: Konboak. Luis Aranburu Musika Eskola eta Jesus Guridi kontserbatorioa.
  • Maiatzak 10: Big Bands. Luis Aranburu Musika Eskola eta Jesus Guridi kontserbatorioa.
  • Ekainak 4an: Mattien Sangio Quartet. Ongintzazko kontzertua, abonamendutik kanpo eta 12 euroko prezioan.

Horiek guztiak 19:00etan hasiko dira. Sarrerek 5 eta 7 euro bitarteko prezioa izango dute —zenbait talderentzat, doakoak—, eta denboraldi osorako abonamenduek, berriz, 35 eurokoa; www.ondasdejazz.com webgunean izango dira salgai.

Estibaliz Canto zinegotziak denboraldi berrirako prestatutako kontzertuetan parte hartzera animatu ditu gasteiztarrak, horietan emakumeak paper garrantzitsua izango duela nabarmenduz. "Gure herrialdean emakume musikari handiak daude, espazioa utzi behar zaie eta hori da Jazzargiak egin duena. Zorionak", adierazi du.

Bere aldetik, iazko lehen lankidetzaren ondoren Aldundiaren babesa berritzeko erabakiaren berri eman du Ana del Valek: "Jazzargiak lan bikaina egiten du Araban musika eta kulturaren arloan. Izan ere, ongi betetzen dute jazzaren historia eta protagonistak ehun urtetik gorako musika horrekiko interesa duten guztiei hurbiltzeko helburua. Jazza dute lanbide, musika ez ezik mundua ere ulertzeko modu eder hori, dagoeneko Araba osoaren ondarea dena hezkuntza honi eta beste batzuei esker".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago