Guztira hamar bideo, bost hizkuntza bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz, eta azpidatziekin, irisgarriago izateko. Minutu bateko bideo nagusi bat —BEI, egunetik egunera gertuago—, eta berariazko lau pilula: BEI iraunkorra, BEI irisgarria, BEI berritzailea eta BEI segurua. Horrela, ikus-entzunezkoen bitartez, laster martxan izango den Bus Elektriko Adimentsuaren inguruko xehetasunak herritarrei helarazi nahi dizkie Udalak.
"Helburua da garraio sistema berri horren ezaugarri nagusiak ezagutaraztea modu erraz eta oso bisualean. Ibilbideari, ibilgailuan sartzeko moduari, segurtasun sistemei eta errei esklusiboen abantailei buruzko xehetasunak ematen ditugu", azaldu du Tuvisako lehendakari eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok.
BEIren inguruko zabaltze-kanpainari irailean ekin zion Udalak; besteak beste, eskuorriak eta liburuxkak banatu dituzte geltoki zein postontzietan, proba bidaiak egin dira, BEIren ibilgailu bat jarri da kalean jendeak gertutik ezagutzeko, monitoreek informazioa eman dute...
Udalak 9 milioi euro inguruko inbertsioa egin du BEI martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren finantzaketarekin. Puntako teknologia duten hamahiru ibilgailu elektriko berriek Gasteizko hamalau auzo elkartuko dituzte, Tuvisaren 2. linean hiru milioi erabiltzaileri zerbitzua eskaintzeko. BEIri buruzko informazio guztia www.bei.eus webgunean dago ikusgai.
BIDEOAK
BEI, egunetik egunera gertuago
BEI iraunkorra
BEI irisgarria
BEI berritzailea