2021/11/11 19:30 - 20:45

ANTZERKIA

'Altsasu'

'Altsasu'
Principal antzokia, Gasteiz

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernako atean, herriko bizilagun batzuk, bi guardia zibil eta haien bikotekideak protagonista izan ziren liskarra gertatu zen. Liskarraren ondorioak hauek izan ziren: bi atxilotu eta hautsitako orkatila bat (tenientearena). 24 ordu baino gutxiagoan, Altsasu telebistako plato bihurtu zen.

Antzerki-lan honen hasieran, Momotxorro ikus dezakegu (Altsasuko inauterietako pertsonaia ezagunenetako bat), gero azken urteotako kasu judizial polemikoenetako batean barneratzeko. Inauterietako eta herri horrekiko lotura historikoa duen izaki horren bidez azaltzen dira Altsasu kasuko gertaerak justizia erdigunean jarri nahi duen ikuspegitik. Horren bidez, parametro judizialen baitan justiziaren funtzionamenduaren esanahiaren eta funtzionamenduaren inguruko gogoeta sortu nahi da.

  • Egilea eta zuzendaritza: Maria Goirizelaia.
  • Antzezleak: Egoitz Sanchez, Ane Pikaza, Nagore Gonzalez, Aitor Borobia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide