2021/11/25 19:30 - 20:30

KONTZERTUA

[ESKILARAPEKO SOINUAK] Laize MC

[ESKILARAPEKO SOINUAK] Laize MC
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Euskal rapean aritzen den Barakaldoko neska gaztea da Laize.

Hamalau urterekin errimatzen hasi zenetik Euskal Herriko toki ezberdinetan kontzertuak eskaintzen ibili da.

Harentzat rapa injustiziak salatzeko eta giza eskubideak defendatzeko arma bat da. Abesti bakoitzean erritmo ezberdinak nahasiz, jaia eta borroka batera joan daitezkela erakutsi nahi du. Hasiberria izanda ere, rapan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputza eraldatu eta irudi feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea du helburu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide