Eguzki Art zinema eta Arabako Bertsozale Elkarteak Ombuaren itzala: bertso festa ekimena antolatu dute herriz herri udazkenerako.
Helburu hirukoitza izango du egitasmoak, Otaño bertsolaria eta bere garaia ezagutzera ematea, Arabako bertso-eskolak plazaratzea, bertso saio gustagarri bat eskaintzea herriari eta Filma gauzatu ahal izateko auzolana aktibatzea Arabako herrietan.
Gonbidapenak urriaren 28tik aurrera eskuragarri hemen.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.