25 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egiteagatik

Erredakzioa 2021ko urr. 20a, 18:30
Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa, Gasteizen. / ALEA

Udaltzaingoak 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, ustez Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitza batean bikotekideari eraso egiteagatik.

Astearte honetako 13:00ak aldera, udaltzainek San Ignazio Loiolakoaren kaleko banku batean eserita ikusi zuten biktima, negarrez, oso urduri eta zaurituta: eskuineko bekainean zauri bat zuen odoletan, eta eskuineko begian hematoma bat. Agenteek zer gertatu zitzaion galdetu zioten, eta Alde Zaharreko beren etxean bikotekideak eraso egin ziola kontatu zien.

Testigantza horren harira, hainbat udaltzain etxebizitzara joan ziren, eta ustezko erasotzaileak berak ireki zien atea. Haren eta hainbat lekukoren bertsioa entzun ostean, Udaltzaingoak gizonezkoa atxilotu zuten.

Gaur jarri dute epailearen aurrean, dagokion argiketa Emakumearen aurkako Indarkeriaren Epaitegira bidali ostean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide