Heroina trafikoko delitu baten ustezko egilea izateagatik, Udaltzaingoak ostegunean atxilotu zuen gizona, Aralar Mendiaren kalean, urriaren hasieran hasitako operatiboa burutuz. Izan ere, orduan jaso zituen Ikerketa Unitateak droga trafikoan aritzen zela zirudien pertsona horri buruzko informazioak.
Salatutako pertsona topatu eta jazarpena egin diote udaltzainek, eta azken asteetan luzatu den ikerketari esker, berretsi ahal izan dute hiri osoan heroina saltzen aritzen zela. Polizia-txostenaren arabera, "leku guztietan —ostalaritza lokaletan, etxeetara eta bide publikoan— aritzen zen heroina saltzen"; gertakariak baieztatu ostean, kalean atzeman eta atxilotu egin zuten ostegunean.
Jarraian, atxilotuak Sansomendi auzoan duen etxebizitza miatu zuen Udaltzaingoak, Ertzaintzaren Ertzainor Unitatearen laguntzarekin. 38.000 euro baino gehiago, baskula bat, zatitutako plastikozko poltsak —monodosiak prestatzeko— aurkitu zituzten bertan, baita datuak eta transakzioetako kontuak biltzen zituen agenda bat ere.
Unean uneko diligentziak osatu ostean, atxilotua epailearen esku utzi zuten larunbatean.