Gaur, ostirala, Gasteizko zenbait eraikin enblematiko arrosaz eta urdinez argiztatuko dira, hala nola, udaletxea, Floridako kioskoa, Arkupeak eta Santa Barbara plazako eta Antso Jakitunaren kaleko pergolak.
Modu horretan, Esku Hutsik, Haurdunaldi, Erditze eta Jaioberrien Dolu Elkarteak, egiten duen lana ezagutarazi nahi da. Hain zuzen ere, haurdunaldian edo jaiotza inguruan umea hil zaien familiei, babesa, informazioa eta baliabideak eskaintzea eta gizartean heriotzei buruzko kontzientzia piztea ditu, besteak beste, helburu.