2021/10/17 12:00 - 13:30

ZINEMA

'Mr Link: Jatorri galdua'

'Mr Link: Jatorri galdua'
Florida zinemak, Gasteiz

Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.  Publiko guztientzat egokia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago