2021/12/15 19:00 - 20:15

SOLASALDIA

[IDAZLEEKIN SOLASEAN] Mikel Soto: Ke poteak memorian

[IDAZLEEKIN SOLASEAN] Mikel Soto: Ke poteak memorian
Aldabe gizarte etxea, Gasteiz

Euskaraz idatzitako literaturari eskaini nahi diogun txoko honetan, esperientziak, irakurketak, iritziak... bildu nahi ditugu, idazleen eskutik. Patxi Zubizarretak solasaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu, beti ere literatur sormenaren eta irakurketak sortzen duen plazerraren inguruan.

Urteetan Tafallako Txalaparta argitaletxeko editore izan eta gero, 'Suak pizten direnean' poema liburuarekin harritu gintuen Mikel Soto iruinsemeak, eta inarrosi, eta hainbat kontu gogorarazi... Gordin eta sotil dakarzkigu kontzientzia politikoaren sorrera, borroka urteak, atxiloketa eta kartzelaldiaren esperientzia, pasiotik eta idealismotik, ametsak porrotarekin nahasiz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide