2021/11/10 19:00 - 20:15
SOLASALDIA
Euskaraz idatzitako literaturari eskaini nahi diogun txoko honetan, esperientziak, irakurketak, iritziak... bildu nahi ditugu, idazleen eskutik. Patxi Zubizarretak solasaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu, beti ere literatur sormenaren eta irakurketak sortzen duen plazerraren inguruan.
Letren esparruan, errenazimenduko gizona dirudi Miel Anjel Elustondok. Gasteizen errotua, hiriburutik lurraldera zabaldu izan du bere jakingosea- Izaskun Arrueren urratsen atzetik, Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa-, eta, Euskal Herri osotik, diasporara -Tonban ehortzirik, Zozoen elean, Western Basque Festival...-; baina nobela beltz baten egile gisara ere harritu gaitu -'Kezko bola batek itoak birikak'. Solaskide eta lekuko aparta, euskal kulturari buruzko elkarrizketan bere begirada zale-zolia deskubritu ahal izango dugu.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.