2021/10/27 19:30 - 20:45

ANTZERKIA

'Atzerrian lurra garratz'

'Atzerrian lurra garratz'
Principal antzokia, Gasteiz

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean.

Ekintza gau batean gertatzen da. Auroraren gelan. Aurora Tabakaleran aurkeztu behar duen performanzea entsaiatzen ari da. Bapatean dei bat jasotzen du. Ahizpa da, Kolonbiatik: Ama, ustekabean hil da. Goizean, Bogotara itzultzeko hegaldia hartu behar du.

Hortik aurrera, ikuslea, Auroraren doluaren barne bidaian murgilduko da. Doluak berarekin dakar: amorrua, maitasuna, oihua, mina, negarra, sexua, frustrazioa, barrea…

Minak dakarren dantza horretan pertsonai ezberdinek habitatuko dute bere gela. Kepa, bere mutil laguna; Eusebio, ama, ahizpa, amona… Errealitatearen eta ametsen munduak nahastuko dira, erritual magikoan.

  • Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga.
  • Antzezleak: Ander Lipus, Laura Penagos.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago