2021/10/20 17:30 - 20:30

IKASTAROA

Gorputzak patriarkatuz gabetzea

Gorputzak patriarkatuz gabetzea
Emakumeen Etxea, Gasteiz

Lantegi honek gorputzez eta sexualitateaz (bir)jabetzea proposatzen du, gorputzean bertan dauden jakituria eta plazera berreskuratuz, heteropatriarkatuak hainbat urtez desjabetu dizkigun ezagutzak eta jakintzak berreskuratzeko estrategia politiko gisa. Gure gorputzetan murgilduko gara, eta gorputzok desblokeatzen saiatu, bertan dauden altxorrak berreskuratzeko, gure sexualitatea eredu hegemonikoetatik askatzeko eta, halaber, askatasunetik eta gozamenetik berresteko, gure gorputzen eta bizitzen subiranotasuna eta autogestioa aldarri.

Trebatzailea: Nora Ziarsolo Garate, ikertzaile autonomoa. Heteropatriarkatuak emakumeen gorputzetan dituen eraginak aztertzen ditu, eta eragin horien ondorioak ikertzen, emakumeek beren buruarekin, gainerakoekin eta munduarekin duten harremanari dagokionez.

2021eko urriak 20 eta 27 eta azaroak 3 eta 10.

Izena eman: https://labur.eus/YrpSV

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago