Posible al da feminista izatea eta konplexuak edukitzea? Uko egin al diezaiekegu edertasun-kanon matxistei eta, hala ere, ziurgabetasunekin jarraitu? Nahikoa al da neure burua maitatzea? Eta zer gertatzen da, nire gorputza osasun-arazo bat dela sentitzen badut? Lantegi honetan, gai horiei buruz hausnartzen saiatuko gara. Gorputz-bizipena landuko dugu, edertasun-kanonei, dietaren kulturari eta lodifobiari dagokienez, eta erresistentzia-tresna berriak bilatzen ahaleginduko gara.
Trebatzailea: Irati Garcia, ikertzaile independentea, emakume lodia eta feminista.
Izena emateko: https://labur.eus/lJR4l
Ordutegia: Ostegunak, 17:30etatik 20:00etara. 2021eko urriak 14, azaroak 4 eta eta abenduak 9; 2022ko urtarrilak 13, otsailak 3, martxoak 10, apirilak 7 eta maiatzak 5.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.