Gasteiz hobetzeko 125 proposamenen artean aukeratuko dute herritarrek

Erredakzioa 2021ko urr. 5a, 19:00

Aurreko edizioan Haurren Auzoa proiektua aukeratu zen, besteak beste. / GASTEIZKO UDALA

Gasteiz Hobetuz udal programak aukeratutako 125 proposamenen artean, herritarrek botoa eman ahal izango dute azaroaren 8tik 28ra bitartean.

Udalak Gasteiz Hobetuz programaren hirugarren edizioa abiatu du aurten, aurrekontu parte-hartzaileak bultzatzeko asmoz. Herritarrek hirirako 315 proposamen aurkeztu dituzte, horietatik 160k bideragarritasun teknikoaren iragazkia igaro zuten; azkenik, antzeko edukia zuten batzuk baztertu ostean, 125 proposamen jo dira bideragarritzat.

Horrez gain, zenbait haztapen-irizpide ezarri dira horiek aukeratzeko: belaunaldien arteko bizikidetza, genero berdintasuna, kultura aniztasuna, dibertsitate funtzionala, talde ahulenen gizarte inklusioa, iraunkortasuna, ingurumenaren babesa eta arrakala digitala txikitzea.

Hurrengo urratsa horien artean bozkatzea izango da, azaroaren 8tik 28ra bitartean egingo da hori. 2021eko eta 2022ko aurrekontuetan, hiru milioi euro —1,5 milioi euro ekitaldi bakoitzeko— erreserbatuko dira herritarren proposamenak gauzatzeko; jasotako botoak eta proposamen bakoitzaren aurrekontua kontuan hartuta aukeratuko dira proiektuak.

Proposamenak zabaltzeko fasea

Bozketa ireki bitartean, proposamenak zabaltzeko faseari ekingo dio Udalak. Horretarako, Udalaren webgunea, sare sozialak, hiri altzariak, gizarte etxeetako pantailak eta kaleko komunikazioa erabiliko ditu, besteak beste.

Gainera, ideia aurkeztu duten pertsonei laburpen bat egiteko eskatuko die, eta Herritartasunerako Eskolaren bitartez lantegiak eskainiko dizkie sustatzaileei, proiektua ezagutarazten laguntzeko. Partaidetza Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan,  945 16 16 87 telefono zenbakira deituz edo gasteizhobetuz@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora idatziz.

Proiektuen zerrenda

Honako zerrenda honetan, azaroan bozkatuko ahal izango diren proiektuak dituzue ikusgai, lau arlo tematikotan sailkatuta. Gainera, Udalaren webgunean proiektu bideragarrien zerrenda kontsulta daiteke, baita gainerakoak ezesteko arrazoiak ere:

  • Gasteiz Green (28):
    • Olarizuko parkea handitzea Aretxabaletarekin lotuz
    • Bizikletetarako aparkaleku seguru gehiago
    • Agirrelanda kalean bidegorria
    • Hiri-hondakinen postontzietan informazioa jartzea
    • Hiri baratzeak San Martin auzoan
    • Komun publikoak eta paperontziak Eraztun Berdean
    • Bidegorrien sarea hobetzea
    • Bidegorriak San Martinen
    • Semaforoetan sakagailuak jartzea txirrindularientzat
    • Hiriko zuhaitzen identifikatzea
    • Friendly Gasteiz: bizikleta-gurpilen puzgailuak hiri-altzarietan jartzea
    • Bizikleta erabilien biltegia eta konponketa-gunea
    • Iturrietatik gainezka egiten duen ura biltzea
    • Ignacio Aldekoa plazan komun publikoak jartzea
    • Salburua Jangarria, hiri-baratzeak
    • Hiria landarez ixtea Arkaian-Arkaiaten-Elorriagan-Arkauten
    • Larrein Ur-Parkea: ur eta ibaien parkea
    • Berokuntza-instalazioa jartzea animaliak babesteko zentroan
    • Txolarre eta usoei egiturazko laguntza emateko proiektua
    • Bigarren Eraztun Berde jangarria sortzea
    • Gasteizko hiribideko bidegorriak errepidera eramatea
    • Babesean hartu txorko bat
    • Jauregilanda kaleko bidegorriari jarraipena ematea
    • Kolorea hirian, zuhaitzak ordezkatzea
    • Usategi ekologikoen bidez usoen kontrol etikoa sustatzea
    • Mariren Botereak: bi jolas-gune Mariturrin
    • Ibilbide berriak Gasteizko Eraztun Berdean
    • Eraztun Berdearen irisgarritasuna hobetzea
  • Aisialdi eta topaketarako guneak (39):
    • Lorategia, Zarautz kaleko haur-eskolaren atzealdean
    • Salburun kirol-instalazioak aire zabalean jartzea (Martxoak 8 etorbidearen inguruan)
    • Kirol-ekipamendua Lakua Arriagako erabilerarik gabeko lurzati batean
    • Haurrentzako parkea Alfontso XI.aren kalean
    • Abendaño Berria, Abendañoko atzealdeko espazioa birgaitzea
    • Tirolinadun parke bat eraikitzea Salburuan
    • Uruguay kalea behar bezala oinezkoentzat jartzea
    • Itzala eta aterpea Mariturri eskolaren aurrean
    • Artapadurako tranbiaren geltokiaren ondoko lurzatian usain-belarren lorategi bat sortzea
    • Venezuela kaleko petanka-pistak estaltzea
    • Elvira Zulueta kalearen eraberritze integrala
    • Correoseko ingurunea eraberritzea
    • Lakuako Bizanean topaketen lorategia sustatzea
    • Adineko pertsonentzako parkea Arkaian
    • Wellingtongo Dukearen kalean bankuak jartzea
    • San Jose Ospitalearen pareko Tomas Zumarraga Dohatsuaren plaza eraberritzea
    • Bankuak eta osasun-parkea jartzea Arriagako parkean
    • Adurtza parkea birgaitzea
    • Mendebaldearen ondoan dagoen udal lurzatia irekitzea auzoarentzat
    • “Babesgabetuen” ingurunean osasun-parke bat sortzea
    • Abetxuku auzoan irisgarritasuna, zoladura eta lorategiak hobetzea
    • Hockey linean aritzeko pista aire librean
    • Haurrentzako jolas-guneak Judimendi parkean
    • Arantzabela plaza berritzea
    • Gune berdeak hobetzea, haurrentzako eta nagusientzako gunea Iturritxu - Mendiola bidea - Zumakadi 76
    • San Prudentzio egoitzako lorategia eraberritzea
    • Maurice Ravelen lorategiko eserlekuetan pergola estalia jartzea
    • Santiago hiribidean plaza publikoa
    • Batan ibaiaren ibilbidea garbitzea eta egokitzea
    • Zabalparkeak: aisialdi inklusiboko espazioak dituen gune bat sortzea Zabalganatik Mariturrira
    • Zalduondo eta Galarreta kaleen arteko jolas eremuan esku-hartze integrala egitea (Zikoina parkea)
    • San Martin parkea egokitzea
    • Adurtza ikastolako patioa irekitzea asteburuetan
    • Getaria kalean dagoen haur parkea hobetu eta estaltzea
    • Pedro Asua kaleko lorategian sare plastiko bat jartzea
    • Abetxukuko plaza nagusiko erabilera anitzeko estalkia
    • Jolas-parkea Borinbizkarran
    • Txakurrentzako Agility-parkeak
    • Kontserbatorio ondoan dagoen parkea estaltzea
  • Gasteiz hiri seguruagoa (29):
    • Jacinto Benavente eta Madril kaleen arteko ibilbide irisgarri bat sortzea
    • Bidegorria erabiltzen ez diren Lakuako espaloietan
    • Oinezkoen pasabidea Salburuko bulevardean
    • Zubigarai eta Mendiola arteko bidea konpontzea
    • Alde Zaharrean zarata-semaforoak jartzea
    • Paraguay kalean oinezkoen pasabidea jartzea
    • Juzdizmendi eta Salburua arteko sarbidea hobetzea
    • Altzariak eta argiztapena eguneratzea Sansomendin
    • Mendizabaleko parkinaren eta Batan ibilbidearen arteko pasabidea txukuntzea
    • Gurutze Zuriako kalea oinezkoentzat jartzea zati batean
    • Santiago hiribideko zubiaren espaloiak zabaltzea
    • Paraguay kaleko bidegorria Arriaga parkeraino luzatzea
    • Olarizu etorbidea: zirkulazio-fluxua hobetzea eta bikoiztea
    • Julian Arrese kalean oinezkoentzako semaforoa
    • Abetxuku auzoan espaloiak eta oinezkoentzako pasabideak konpontzea
    • Landaburu kalean errepidea asfaltatzea
    • Hiriko pasabideak eta oinezkoentzako pasabideak konpontzea
    • Jose Maria Iparragirre kalea konpontzea
    • Toni Morrison eta Nikosia kaleen inguruneko segurtasuna hobetzea
    • Hiriko argiztapena hobetzea, erabilera arduratsuarekin
    • Mendiolabidearen atarietarako sarbidea ematen duen eremua birmoldatzea
    • Bide seguruak Salburuan
    • Bidegorria zabaltzea Madril kalean
    • San Martin Auzo Elkartearen erabilera anitzeko zentroaren kanpoaldea zolatzea
    • Borinbizkarra-San Martin eskola bide segurua
    • Ikastetxe eta gizarte-etxe inguruetan abiadura murrizteko neurriak
    • Nazio Batuen hiribidearen eta Mariturriko bulebarraren arteko bidegurutzea hobetzea
    • Betoñu kalea asfaltatzea eta orokorrean hobetzea
    • Radarrak jartzea Frantzia kalean eta Zubigarain
  • Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna (31)
    • Dibertsitate funtzionala duten haurrentzako eskalada
    • Gure kaleen sustraiak, pertsona ospetsuei eskainitako kaleetan ohol biografikoak jartzea
    • Araban ongizatearen dimentsio sozial berri bat sortuz
    • Giza Eskubideen tokiko gutun bat idaztea parte hartze prozesu baten bitartez
    • Calistenia parketa 19 Sektorean (Aretxabaleta-Gardelegi)
    • Kirola, berdintasuna sustatzeko elementu gisa
    • Gasteizko erraldoien etxea
    • Navilens tresna/teknologia ezartzea Gasteizen
    • Bide publikoko eremuetan hainbat hobekuntza egitea irisgarritasuna hobetzeko
    • Diziplina anitzeko kultur espazioa, ikuspegi feministatik
    • Zaramagarako elkarbizitzarako patio hezitzailea, Odon de Apraiz ikastola
    • Zaramagako frontoia eraberritzea
    • Irakurketa errazeko udal-plana egitea
    • Gasteizko Udalaren hitzarmenen mapa euskara-irizpideak ardatz
    • Erakusketa bizia, usaintsua eta jasangarria Harrera Sozialerako Udal Zentroan
    • Gasteiz, hiri hezkidetzailea
    • Genero-indarkeriaren aurkako auzoko herritarren sareak
    • Neu be banabil: Zabalganako auzo-bizimodua bultzatzea
    • Vitoria-Gasteiz KulturHub, kultura-agendaren garapena
    • Kultura anitzeko areto bat sortzea
    • Orientazio-zirkuituak Zabalgana eta Olarizuko basoan
    • Alde Zaharreko 20 fatxadetan pintura-amarruak egitea
    • Irisgarritasun unibertsal erreala eta eraginkorra: gizarte-etxeetako ateak automatizatzea
    • Astronomoen monolitoa berritzea plaka oroigarri bat jarriz
    • Gizarteratzeko informazioa; atal espezifikoa udalaren web orrialdean
    • Toponimoak, topa lekuak. Gasteizen toponimia sustatzeko programa
    • Kalistenia parke seguru eta erabilgarria Salburuan
    • Hiri-kirolak espazio publikoetan integratzea (skatea)
    • Bizikletek oinezkoen pasabideetan lehentasuna izateko irizpideei buruzko informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina
    • Zabalgana auzorako baliabideen ukipen-mapa
    • Bizikletarekin zerikusia duten kirol-diziplinak praktikatzeko espazio bat egokitzea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago