Auzo Eszena zikloak zortzi ikuskizun eskainiko ditu urritik abendura

Erredakzioa 2021ko urr. 5a, 14:30

Abenduaren 12an, 'Sin compromiso' antzezlana aurkeztuko du Hirukide taldeak.

Urriaren 17tik aurrera, Auzo Eszena programaren udazken-neguko denboraldiak konpainia ez-profesionalen zortzi ikuskizun eramango ditu Gasteizko gizarte etxeetara. Sarrerak bihartik aurrera jarriko dira salgai.

Bihar, urriaren 6an, Auzo Eszena programaren udazken-neguko denboraldirako sarreren salmenta hasiko da. Udaleko Kultura Zerbitzuak sustatutako programa horri esker, urtez urte, Gasteizko arte eszenikoen alorreko konpainia ez-profesionalek aukera dute beren proposamenak jendaurrean erakusteko, gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan.

"Agertoki finko eta egonkorra" sortzeko bultzada gaur egungo egoeran "bereziki garrantzitsua" dela azpimarratu du Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok, denboraldi berriaren aurkezpenean. Izan ere, horrela, gasteiztarrek askotariko jarduerataz gozatzeko aukera dute: "Umorea, antzerkia, magia, bakarrizketak, komedia, musikala...  haur, familia, heldu eta gazteentzat", gaineratu du. Otsailetik maiatzera bitarteko denboraldian, adibidez, 732 ikusle lortu zituen zikloak.

Denboraldi honetan, bost antzezlan, bi magia ikuskizun eta olerki teatralizatu bat eskainiko du Auzo Eszenak, urriaren 17tik abenduaren 19ra bitartean igandero —urriaren 31n, azaroaren 28an eta abenduaren 5ean izan ezik—. Betiere, Covid-19ari aurre egiteko araudiak unean-unean ezartzen dituen osasun neurriak errespetatuz.

Sarrerak gizarte etxe zein Udaleko kirol instalazioetan (pilotalekuetan izan ezik) eskuratu ahal izango dira, baita internet bitartez ere, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagora arte. Prezioak 3 eta 5 euro artekoak izango dira, ikuskizunaren arabera.

Egitaraua

  • Urriak 17, igandea, 19:00etan
    • Antzerkia: Kiki. el cabaret, Baidefeis taldearen eskutik, Araneko gizarte etxean.
  • Urriak 24, igandea, 19:00etan
  • Azaroak 7, igandea, 19:00etan
    • Antzerkia: Luces y sombras, Titania taldearen eskutik, Salburuko gizarte etxean.
  • Azaroak 14, igandea, 19:00etan
  • Azaroak 21, igandea, 19:00etan
  • Azaroak 28, igandea, 19:00etan
  • Abenduak 12, igandea, 19:00etan
    • Antzerkia: Sin compromiso, Hirukide taldearen eskutik, Aldabe gizarte etxean.
  • Abenduak 19, igandea, 19:00etan

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide