2021/10/23 20:00 - 21:30

IKUSKIZUNA

Korrontzi & Algara

Korrontzi & Algara
Iradier Arena, Gasteiz

Algara Dantza Taldea 2000. urtean Gasteizen sortutako talde bat da. Dantza tradizionalak egiten hasi ziren, baino denbora pasatu ahala, gure dantza tradizional horietan oinarritutako koreografia garaikideak sortzen joan dira, betiko instrumentuen soinuak erabiliz; txistuarena, albokarena edota trikitixarena ere.

Aintzinako Euskal Herriko tradizioa jaso eta moldatuz, errepertorio eta molde berriak sortu ditu Korrontzi taldeak Agus Barandiaranen trikitixaren gidaritzapean. Euskal Herriko musika eta tradizioen erakusleiho bihurtu da munduko musika jaialdietan.

Orain, bi taldeen indarrak batuta, ikuskizun berri bat aurkeztuko dute, egun horretarako propio egindakoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide