Olarizuk topagune berria estreinatu du: Antzoki Berdea. Olarizuko etxaldearen ondoko lurzati batean eraiki dute aire zabalean elkartzeko gune berri hori, eta Euskadiko Botanikoa bihurtzeko aurreikusitako proiektuetako bat da.
Antzoki Berdeaz gain, aintziraren gaineko pasabidea, informazio-bulegoa edo landare erabilgarrien lorategia ere izango ditu Botanikoak, eta labirinto begetala eta tirolinen eta jolas naturalizatuen eremua ere aurreikusita daude proiektuan.
Mulixka dantza taldea eta Iñaki Perurenaren Harria izeneko proposamenarekin abiatu dute hamaika ikuskizunerako topalekua.