Zabalik da Auzoko egitasmoan izena emateko epea

Erredakzioa 2021eko irailaren 21a

Pasa den ikasturtean, Gasteizko Auzokon egindako jarduera bat.

Irailaren 30era arte eman ahal da izena.

Martxan da berriro ere Auzoko. Dagoeneko zabalik dago Euskaltzaleen Topaguneak kudeatzen eta sustatzen duen proiektuan izena emateko epea. Interesatuek irailaren 30era arte dute izena emateko aukera Topaguneren atarira sartuta, eider@topagunea.eus helbidera mezua bidalita edo 688 764 540 telefono zenbakira deituta.

Euskara, aniztasuna eta herritarrak barne biltzen dituen egitasmoa da Auzoko. Euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbiltzeko du helburu, eta elkarbizitza berdintasunean eraikitzeko aukera bat da. Horretarako, astean behin elkartzen dira taldeak, hainbat dinamika eta jolas euskaraz egiteko.

Araban, Gasteizen jarriko dute martxan Auzoko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago