Merkealdi eta Okasioko Liburuen XXXV. Azoka inauguratu dute gaur goizean, Gasteizen. Urrezko Zeledonen plazan egongo da urriaren 3ra bitartean, honako ordutegian: 11:00etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
Euskal Herriko zein bestelako tokietatik etorritako liburu-dendek 15 saltoki jarriko dituzte guztira. Bertan, gaztelaniazko eta euskarazko merkealdi eta okasioko liburuak izango dira salgai, euro batetik aurrera.