Gasteizko Antzerki Jaialdiaren 46. edizioa irailaren 30etik azaroaren 28ra bitartean izango da, eta eskainiko dituen 35 ikuskizunetik hamahiru euskal taldeen eskutik iritsiko dira. Abonamenduen salmenta irailaren 23an hasiko da Antzerki Jaialdirako abonamenduen salmenta, eta abonamendu irekietarako hitzordua hartu beharko da. Sarreren salmenta, berriz, irailaren 28an hasiko da.
Eskaintza lokala aurkezteko prentsaurrekoan, Udalaren Antzoki Sarearen arduradun Marta Monfortek nabarmendu du segurtasun neurri guztiak bermatuz egingo dela aurtengo jaialdia. Ondoren, bertako konpainietako ordezkariek banan-banan aurkeztu dituzte beren proposamen berriak:
- Irailaren 30etik urriaren 9ra bitartean, Montehermoso kulturunean: Plató, Sleepwalk Collective, Parasite Kolektiboa, Larrua Proiektua eta Tripak taldeek sortutako pieza eszeniko berria.
- Urriaren 24an, Principal Antzokian: Zuhaitzak landatzen zituen gizona, familia osoarentzako ikuskizuna.
- Azaroaren 11n, Principal Antzokian: Altsasu antzezlana, La Dramática Errante konpainiaren eskutik eta Maria Goiricelayak zuzenduta.
- Azaroaren 19an, Felix Petite antzokian: Swimming pools, Sleepwalk Collective taldearen antzezlan berria.
- Antzerki irekiko Off Local zikloa:
-
- El Mono Habitado taldearen La buena letra, Raul Caminorekin.
- Ekoma Teatro konpainiaren Una historia de estos tiempos, Aitor Perezekin
- Colectivo Mostrenko taldearen La madre del cordero, Jason Guerrarekin.
- Piszifaktoria konpainiaren Noiz utziko dio euria egiteari, Mikel Ayllonekin.
- La Claqueta taldearen Lilith y Dalila, Carmen San Estebanekin.
- Arrapala taldeko Titapia, Anaiz Mendibourekin.
Bestalde, Pilar Lopezek Teatro Paraisoren Leihoak proiektu berriari buruz hitz egin du. Haziaraba in the mapping jaialdia inauguratuko du, azaroaren 20an.