Larunbateko 05:30ak aldera, emakume batek Poliziaren laguntza eskatu zuen Alde Zaharreko etxebizitza batean. Bertaratu ziren udaltzainei azaldu zien bikotekideak aurpegian eta lepoan kolpatu zuela. Gizonezkoa ere etxean zegoen, eta eztabaida batean bikotekideari bultza egin ziola azaldu zien berak.
Bi aldeen adierazpenak eta emakumearen markak ikusita, gizonezkoa atxilotu eta epailearen esku utzi zuten, genero indarkeria delitu baten ustezko egilea izateagatik.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.