Pandemiaren bilakaerak hobetzen jarraitzen duen bitartean, Zaramagako Bizigarri auzo elkarteak aurtengo jaien egitaraua plazaratu du. Oraindik ez da momentua ohiko jai eredua bere osotasunean berreskuratzeko, eta, beraz, aurten ere ez dute txosnagunerik jarriko, ezta kontzertu jendetsurik antolatuko ere.
Formatu xumean bada ere, jardueraz beteriko egitaraua antolatu dute irailaren 14tik 19ra bitartean, hau da, asteartetik igandera. Ez da faltako Munduko Arrozak kultur arteko jaialdi gastronomikoa, eta, Martxoaren 3aren auzoan, memoria historikoak, kulturak eta kirolak ere markatuko dute programazioa; jarduera gehienak Laudio plazan izango dira, baina auzoko beste hainbat gunetara zabalduko da.
Asteartean, aerobic eta txotxongiloak; asteazkenean, jaialdia Zuberoa plazan; ostegunean, saskibaloia, eskupilota eta bisita gidatua auzotik; ostiralean, kirola, antzerkia eta Martxoaren 3ko abestien inguruko hitzaldi musikatua; larunbatean, liburu eta elkartasun azoka, munduko arrozak, lehiaketak, tailerrak eta antzerkia; azkenik, igandean, azoka, country dantza tailerra, askotariko txapelketak, sarien banaketa eta tonbolaren zozketa.
Irailak 14 asteartea
- 17:00 Adin guztietarako aerobic saioa Laudio plazako osasun parkean, Zaramagako adinekoentzako zentro soziokulturalaren eskutik.
- 17:30 Txotxongiloak: Ardi latxa oihanean galdu zenekoa, Martxoak 3 plazan.
Irailak 15 asteazkena
- 17:00-20:00 Iparralde zurekin eta zuretzako jaia, Zuberoa plazan.
Irailak 16 osteguna
- 17:00 3x3 saskibaloi txapelketa 10 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, Amurrio parkean. Izen ematea: zaramagakojaibatzordea@gmail.com.
- 18:00 Zaramaga auzoko Pilota Jaialdia Zaramagako adin guztietako pilotariekin, Zaramagako frontoian.
- 18:00 Zaramagatik bisita gidatua: Zaramaga, 65 urteko auzoa, Iparralde gizarte etxetik.
Irailak 17 ostirala
- 17:30 Kirol ekintza Fitness Gasteiz gimnasioaren eskutik, Zuberoa plazan.
- 18:00 Las aceitunas antzerkia, errehabilitazio komunitarioko zerbitzuaren eskutik, Zaramagako adinekoentzako zentro soziokulturalean; bertan egin beharko da izen ematea.
- 18:00 M3moria gurea da eta herriak abesten du hitzaldi musikatua (Martxoaren 3ko abestien inguruan), Martxoak 3 plaza.
Iraila 18 larunbata
- Egun guztian zehar, liburu trukea eta elkartasun azoka, Laudio plazan.
- 10:00-18:00 Xakeko mate lehiaketa handia 8 eta 14 urteko umeentzat, Laudio plazan.
- 11:00 Tako eta pilota tailerra.
- Munduko Arrozak kultur arteko jaialdia, Laudio plazan:
- 12:00 Arrozen prestaketa hasiera.
- 14:00 Arroz ezberdinen dastatzea.
- 15:30 Aurpegi margotzea.
- 18:00 Banakako igela lehiaketa.
- 19:00 Antzerkia: Txilin hotsak (euskaraz) eta Ctrl+Alt+Supr (gaztelaniaz).
Irailak 19 igandea
- Egun guztian zehar, liburu trukea eta elkartasun azoka, Laudio plazan.
- 10:00-18:00 Xakeko mate lehiaketa handia 8 eta 14 urteko umeentzat, Laudio plazan.
- 12:00-14:00 Mus txapelketa, Laudio plazan. Izena emateko, irailaren 18ra arte Boga Boga tabernan.
- 17:00-19:00 Tortilla txapelketa, Laudio plazan. Izena emateko, irailaren 18ra arte Boga Boga tabernan.
- 19:00 Country dantza tailerra, Laudio plazan.
- 20:00 Sarien banaketa eta tonbolaren zozketa, Laudio plazan