16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gauekoak programak udazken-neguko denboraldia aurkeztu du asteazken honetan, "aisialdirako gune alternatibo, sortzaile, parte hartzaile eta osasungarriak" sortzeko helburuarekin.
Horretarako, hainbat arlotako lanketa espazioak sortuko ditu, tokiko kultura nortasuna indartuz eta gazteen parte hartzerako tresnak eskainiz: musika, kirola, sormena eta aisiaz gain, beste elkarteekin lankidetzan antolatutako zenbait jarduera izango dira.
Guztira, 26 jarduera proposatu dituzte irailetik abendura bitartean. Ohi bezala, Arabako zein Gasteizko artista eta hezitzaileen eskutik iritsiko dira horietako asko; besteak beste, Red Fanzine, Oihaneder Euskararen Etxea edo SAMA (Arabako Ikus Entzunezkoen Elkartea) elkarteek parte hartu dute programazioan.
Aisialdiko eredu alternatibo bat defendatzeko asmoz, jarduera guztiak doakoak izango dira. Eta berrikuntza, tokiko kultura eta artistak babestea, eta hiriko gazteria osatzen duten kolektibo guztiak barne hartzea izango dute abiapuntu.
Gainera, denboraldi honetako programazioaren %85 euskaraz eskainiko da, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.
- Irailaren 15era arte | OporKLIK! udako argazki-hizki lehiaketa
- Urriaren 21etik azaroaren 21era | Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdia
- Irailak 17, 20:00etan Falerina Lorategian | Denboraldi aurkezpen kontzertuak: Habi eta Lukiek
- Irailak 24, 17:30ean Forondako ateko Parkour parkean | Parkour eta eskalada lantegia I
- Irailak 25, 10:00etan Iparralde gizarte etxean | Estanpazio hastapen lantegia: xilografia
- Irailak 29, 19:30ean Landatxo gizarte etxean | Irakurketa kluba euskaraz: Gorputz madarikatuak (Lucia Baskaran)
- Urriak 1, 17:30ean Armentumen | Parkour eta eskalada lantegia II
- Urriak 16, 11:00etan Baratza aretoan | Jokoa aldatu. Jokoarekiko menpekotasunaren aurkako jardunaldia
- Urriak 22, 17:30ean Burullerias plazan | Parkour eta eskalada lantegia III
- Urriak 22, 19:00etan Baratza aretoan | Euskal Herritik kanpo barkarrizketak (Mikel Bermejo)
- Urriak 23, 10:00etan Iparralde gizarte etxean | Estanpazio hastapen lantegia: kalkografia
- Urriak 23, 19:30ean Landatxo gizarte etxean | Irakurketa kluba euskaraz: Lazunak azkazaletan (Oihana Arana)
- Urriak 27, 17:30ean Pilar gizarte etxean| Sukaldaritza latinoamerikarra
- Azaroak 6, 11:00etan Surf and Grind instalazioetan | Skate Eguna
- Azaroak 13, 10:00etan Iparralde gizarte etxean | Estanpazio hastapen lantegia: serigrafia
- Azaroak 20, 10:00etan Aldabe gizarte etxean | Project Magazine. Lodifobiaren aurkako lantegia
- Azaroak 27, 11:00etan Aldabe gizarte etxean | Gure historioa ehuntzen. Fotobordatuaren lantegia
- Abenduak 7, 20:00etan Jimmy Jazz aretoan | Gazte Talent: talde eta bakarlari gazteen lehiaketa
- Abenduak 8, 20:00etan Jimmy Jazz aretoan | Gazte Talent: talde eta bakarlari gazteen lehiaketa
- Abenduak 10, 18:00etan Gasteiz Sport kiroldegian | Pole dance tailerra
- Abenduak 10, 18:00etan Florida zineman | Zuzendari gazteen film laburren proiekzioak
- Abenduak 11, 10:00etan Baratza aretoan | Ahotsa dantzan
- Abenduak 18, 20:00etan Jimmy Jazz aretoan | M-Fest 2021
- Abenduak 22, 19:30ean Landatxo gizarte etxean | Irakurketa kluba euskaraz: Alde erantsira nabil (Ekhiñe Eizagirre)