Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Xtraclub programaren udazken-neguko denboraldia abiatu du, aisialdi, kultura, abentura eta kirolarekin lotutako jarduerak eskainiz, askotariko formatuetan: besteak beste, lantegiak, ikastaroak, abentura irteerak, erakustaldiak eta kultur bidaiak antolatuko dituzte.
12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako 662 leku eskainiko dira, eta izena emateko epea irailaren 14an irekiko da, 8:30ean. Horretarako hiru aukera daude: Internet bidez, telefonoz (010 eta 945 16 10 80 zenbakietan) edo zuzenean (Gazte Informaziorako Udal Bulegoan, gizarte etxeetan eta udal kiroldegietan). Gehienez ere hiru jardueratan matrikulatzeko aukera egongo da; leku hutsik geratzen bada, ordea, 2021eko irailaren 21etik aurrera jarduera gehiagotan izena emateko aukera irekiko da.
Programaren helburua asteburuetan gazte horiei eguneko aisialdirako eskaintza egitea da, aisialdi positiboa sustatzeak gazteen identitatea eraikitzen eta arrisku jokabideak prebenitzen lagunduko duelakoan.
Aisialdi "ludiko, hezitzaile eta osasungarria" eskaintzeko eta gazteei sozializaziorako zein elkartzeko aukera emateko helburuarekin, 35 jarduera programatu dira denboraldi honetarako. Horietako hamalau Gasteizko gizarte etxeetan izango dira.
Xehetasunak eta informazio guztia Xtraclub programaren webgunean topa daitezke —albiste honetako beheko partean, soilik tailerren zerrenda eta berariazko webguneko lotura—.
Xtraclubeko jarduerak segurtasunez egin ahal izateko, Covid-19aren aurkako protokoloak eta prebentzio neurriak biltzen dituen kontingentzia plana mantenduko da.
JARDUEREN ZERRENDA
Xpress lantegiak
Saio bateko lantegiak dira, kultura, aisia eta denbora libreko ekintzen hastapena sustatzeko; eta Gasteizko gizarte etxeetan izango dira:
- Krepeak sukaldaritza lantegia
- Sukaldaritza frantsesa
- Xaboi usaintsuak
- Zientzia dibertigarria
- Beldurrezko makillajea
- Zuretako masaje eta baltsamoak
- Kandela apaingarriak
- K-Pop, Koreako koreografiak
- Ikasi blandiblu slime egiten
- Hennazko tatuajeak
- Kristalezko bisuteria
- Eguberrietako gozoak
- Kutxa magikoa
- Gabonetako argazki rallya
Xtra lantegiak
Lau eta sei saio bitarteko arte lantegiak, hainbat diziplinatan sakontzeko eta ikasteko:
- Parkour progresioa
- Lineako patinaje artistikoa
- Argazkigintza, udazkeneko argia
- Kantu-lantegia: Gure abestiekin bideo bat grabatuko dugu
- Hiri dantza: Gure koreografiekin bideo bat grabatuko dugu
- Komikiak (Manga, DC, Marvel)
Hiriko irteerak
Gasteizen bertan antolatutako proposamenak:
Xtra Abentura
Hainbat abentura proposamenetan hasteko ekintzak:
- Surf hastapena, Kantabrian (Somo)
- Kayak hastapena (Lizarra)
- Getaria-Orio xendazaletasuna
- Bidasoa eta Hondarribiko bide berdea
- Zirkuitua zuhaitzen artean (Olaeta)
- Rocopolis-Iruñea (Iruñea)
Irteerak eta bidaia kulturalak
Egun zein asteburuko proposamenak hiriak eta esparru naturalak ezagutzeko, baita esperientziak partekatzeko ere: