Astelehen honetako arratsaldean, pertsona batek laguntza eskatu zion Ertzaintzari, etxetik bitxiak lapurtu zizkiotela adieraziz. Agenteak bertaratu zirenean, hainbat etxetako kontagailuen instalazio lanetan ari ziren langileen lekukotzak jaso zituzten. Zegokion ikerketa eginda, ertzainek ondorioztatu zuten lan horietan zebiltzan iturginetako bat zegoela inplikatuta.
Lapurtutako bitxien balioa 2.000 eurotik gorakoa zen, eta, horren aurrean, iturgina atxilotu zuten, etxebizitzan lapurreta egitea leporatuta. Polizia egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak hasteko, eta, ondoren, Gasteizko Guardiako Epaitegiaren eskuetan utzi zuten.