Gasteizera iritsi dira ekaitza eta txingorra

Erredakzioa 2021ko ira. 2a, 18:15

Argazkia: AITOR MATIAS

Gasteizko zerua ilundu eta ekaitza hasi da. Atzorako iragarritako eguraldia gaur iritsi da Arabako hiriburura, eta prezipitazio handiak espero dira datozen orduetarako. 20 minutu eskasetan, 16 litro inguru jaso dira metro koadroko.

18:00ak aldera hasi da ekaitza Gasteizen, prezipitazio handiak, txingorra eta zenbait uholde ekarriz; horrela amaitu da arratsalde eguzkitsua. Irudi ikusgarri batzuk bildu ditugu ALEAn:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago