Pandemian bizitako bakardadearen isla, erakusketa batean ikusgai

Erredakzioa 2021ko ira. 1a, 12:15

Jose Luis Catonen lan bat.

Bihartik hilaren 24ra arte ikusi daitezke Jose Luis Catonen obrak.

Vital Fundazioak Konfinamendua izeneko erakusketa inauguratuko du bihar. Jose Luis Caton arkitektoak pandemian zehar sortutako lanen bilduma jasotzen ditu. Hain justu ere, konfinamendu garaiko bakardadea, isolamendu soziala edo hiria hutsik bizi izan duen modua islatzen du bertan.

Lanak bi multzo ezberdinetan bereizten dira: alde batetik, eskuz egindako paperaren gainean irudikatutako marrazkiak eta collageak daude; eta bestetik, taula fenolikoan teknika mistoa baliatuta egindako formatu handiagoko lanak. Konfinamenduan bizitako isolamenduaren ondorioz, obra guztietan gizaki bat agertzen da erdian; bakarrik gehienetan, hiri inguru huts batean.

Erakusketa Vital Fundazioaren erakusketa zentroan ikusi ahal izango da irailaren 24ra arte, honako ordutegian: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era; eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago