Irailaren 12an bueltatuko da Ironmana Gasteizera

Erredakzioa 2021eko abuztuaren 31

Salburua inguruetan egingo da lasterketa proba aurten. / Ironman Gasteiz

Salburuko hezeguneen inguruan izango da lasterketa, eta Buesa Arenan amaituko da.

Uztailean bertan behera utzi zuten Ironmana irailaren 12an bueltatuko da Gasteizera. Modu honetan, mundu osoko berrogei bat hirik osatzen duten zirkuituaren parte izango da Gasteiz bigarren aldiz. Pandemiaren eraginez, ordea, hainbat aldaketa izango dira ibilbidean, eta ohi baino parte-hartzaile gutxiago izango dira.

Lasterketa proban izango da aldaketa nagusia. Gasteiz erdigunetik egiten zen ibilbidea alde batera utzita, Salburua hezegune inguruan egingo da oraingoan ibilaldia; 42,2 kilometroko ibilbidea izango da, Buesa Arena pabiloian hasi eta bukatuko dena.

Igeriketa proba Uribarri Ganboako urtegian egingo da; triatletek 3.800 metro egin beharko dituzte honetan. Bizikleta gainean, berriz, 180 kilometroko zirkuitua izango dute, Arabako Lautada igaroz, eta Uribarri Ganboako aintzira ikusgarria inguratuz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago