"Aita naizen aldetik, sumindu egiten nau Gasteizen, Zabalgana auzoan, hamabi urteko neskato bat skate park inguruan mehatxatu eta jazartzeak, poltsa hau eramateagatik, eta etxera beldurrak jota etortzeak", salatu du Jorgek (@Lanbrusko Twitterren). Gaineratu duenez, erasoa gutxienez bi aldiz errepikatu da jada: "Mutil batzuk, auzoan zehar, skate park inguruan, jazarri eta izutu dute LGTBI koloreko poltsa bat eramateagatik; ulertuko duzunez, nahiko haserre nago".
Zoritxarrez, bere aitak azaldu duenez, erasotzaileek neska beldurtzea lortu dute. Izan ere, jasandako mehatxuen ostean, poltsa etxean uztea erabaki du; horren aurrean, aita izan da poltsarekin kalera irten dena: "Kolore anitzeko bermuteo baten alde bozkatzen du, poltsak lortzea da kontua", esan du.
Jorgek salatutakoa lau haizetara zabaldu da sare sozialetan, eta elkartasun mezuak izan dira nagusi. Besteak beste, gertatutakoaren berri izan du Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak, familiari bere babesa eta laguntza eskainiz. Jorgek jasotako babesa eskertu du: "Babes adierazpen asko jasotzen ari gara. Ezin gara isildu edozein erasoren aurrean, txikia badirudi ere".
Como padre me indigna y cabrea,mucho, que en @vitoriagasteiz en el barrio de zabalgana a una niña de 12 años se le amenaze y acose por la zona del skate park, por llevar esta bolsa y venga muerta de miedo a casa @ZabalganaBatuz @VG_Policia pic.twitter.com/RTIigabMLt
— Jorge????????️↪️↩️ (@Lanbrusko) August 29, 2021
Han conseguido que la deje colgada en casa y que la saque yo , voto por un vermuteo multicolor ???? , es cuestión de agenciarse bolsas pic.twitter.com/jYnS9SCeoE
— Jorge????????️↪️↩️ (@Lanbrusko) August 30, 2021
Hamaika eraso hiru hilabetetan
Neska honen aurkako jazarpena Ikusgunek udan zehar jasotako salaketei gehitu behar zaie. Izan ere, azken hiruhilekoan gutxienez hamaika eraso LGTBIfobiko atzeman ditu behatokiak Araban; zehazki, Amurrion, Gorbeialdean eta Gasteizen: horietako sei eraso fisikoak izan dira eta beste bost gorroto-gertakari (horien artean, Zabalganeko azken hori).