2021/09/12 17:00 - 19:00

EKITALDIA

'Euskara zabaltzen' abestiaren grabazioa

'Euskara zabaltzen'  abestiaren grabazioa
Lakuako gizarte etxea (Gazte-factory), Gasteiz

'Euskara zabaltzen' egitasmoa Paloma Strachan-en proiektua da (txeloa, pianoa, ukelelea eta gitarra jotzen dituen abesti-konpositore gaztea), eta hainbat esparru artistikotan mugitzen diren beste bost gazteren laguntza du.

Proiektu hau Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren "Haziak-Ideia gazteak" lehiaketan saria jaso du.

Euskararen aldeko kantaren bideoklipa grabatzen lagundu nahi duten Gasteizko artista independenteei zuzendutako ate irekien topaketa batean gauzatuko da.

Adina: 12 urtetik aurrera.

Izena ematea: 2021eko irailaren 11ra arte, paloma.strachan@gmail.com posta elektronikora izena eta harremanetarako telefonoa bidaliz.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago