Aurtengo Gasteizko jaien testuinguruan, erraldoi eta buruhandien kalejirak egunero aurreikusita zeuden abuztuaren 3tik 8ra bitartean, 12:30ean Judimendiko parkean. Baina, hilabete luzeetako entseguen ostean, azkenean, ikuskizun horiek bertan behera uztea erabaki du Gasteizko Udalak.
Udalak pandemiaren azken asteetako bilakaera txarraren ondorioz hartu du erabakia, abuztuko lehen asterako antolatutako programazioko beste zenbait hitzordurekin egin bezala. Hala ere, aire zabaleko ekitaldi gehienak mantendu ditu.