Pedro Elorza eta Luis Montoya argazkilarien funtsa jaso du Diputazioak

Erredakzioa 2021ko uzt. 27a, 16:03

Arabako Artxiboan gordeko dute L&P argazki-estudioaren funtsa. AFA

L&P argazki-estudioaren milioi bat argazki baino gehiagok osatzen dute bilduma. 1985 eta 2019 urte bitartekoak dira.

Gasteizko LP Fotógrafos argazki-estudioaren funtsaren dohaintza jaso du Arabako Foru Aldundiak. Milioi bat argazkien bilduma da eta Gasteizen 1985 eta 2019 urteen bitartean izandako gertaerak jasotzen ditu. Aldundiaren Agiritegi Zerbitzuak egindako txosten teknikoaren arabera 400.000 euroko balioa du argazki funtsak, eta oso ondo kontserbatuta dago.

Pedro Elorza eta Luis Montoya argazkilariena da donazioan emandako funtsa. Gasteizen kultura, erlijio, arte, festa, kirol, ekonomia eta gizarte arloetan izandako gertaera garrantzitsuenak islaturik agertzen dira, baita hiriko hazkundea eta arkitektura aldaketak ere. Bilduman paperezko kolore argazkiak, negatibo polikromoak, diapositibak eta CDtan bildutako formatu digitaleko irudiak daude.

Arabako Agiritegi Zerbitzuak dauzkan beste funts eta bildumak osatuko ditu, eta Foru Aldundiaren ondarearen osagai bihurtuko da. Aldundiaren Agiritegi Zerbitzuak argazki funtsa jendearen eskura jarriko du ikerkuntzarako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago