Ekainean, Gasteizko merkataritzan eta ostalaritzan euskara erabiltzea sustatzeko kanpaina jarri zuen martxan Bai Euskarari elkarteak. Hilaren 1etik uztailaren 15era bitartean, Bai Euskarari ziurtagiria duten Gasteizko establezimenduetan euskaraz kontsumitu duten bezeroek Gasteizen euskaraz kontsumitzeak saria dakar! izeneko zozketan parte hartu ahal izan dute.
Honako hauek dira banatutako hamar sariak, tartean Arabako ALEAren hiru harpidetza:
- 100 euroko bonoa: Itziar Gutierrez Requejo.
- 50 euroko bono bat: Josetxu Ugarte.
- 50 euroko bono bat: Nora Madariaga.
- ALEAren harpidetza bat: Iñaki Lopez de Arkaute.
- ALEAren harpidetza bat: Maria Diaz de Lezana Merino.
- ALEAren harpidetza bat: Juan Jose de Griño Lopez de Armentia.
- Bazkari edo afari bat bi pertsonarentzat: Adrian Rios Naranjo.
- Bazkari edo afari bat bi pertsonarentzat: Idurre Uriarte Egaña.
- Bazkari edo afari bat bi pertsonarentzat: Ilune Basterra Txurruka.
- Bazkari edo afari bat bi pertsonarentzat: Ainhoa Uche Samaniego.
Bai Euskarari elkartea zuzenean harremanetan jarriko da irabazleekin. Gainera, eskerrak eman dizkie ekimenean parte hartu duten lagun guztiei: "Mila esker egunetik egunera Gasteizen euskaraz kontsumitu, euskaraz lan egin eta euskaraz bizitzeko eragiten ari zareten guztioi, eta zorionak irabazleoi!".