300 mago baino gehiago elkartuko ditu Magialdiak

Erredakzioa 2021ko uzt. 20a, 16:20
Jimmy Delp magoa izango da protagonistetako bat. / J. D.

Gasteiz magiaren hiriburua izango da irailaren 13tik 19ra; Iradier Arenan izango da Amaiera Gala.

Gasteizko Magialdiaren 33. edizioa irailaren 13tik 19ra bitartean ospatuko da, Arabako Ilusionisten Elkartearen eskutik. "2020an, mundu osoan aurrez aurre egindako magia biltzar bakarra izan zen Magialdia. Aurten bere distiraren zati bat berreskuratu du ekitaldiak, osasun egoerak ahalbidetzen duen neurrian, eta munduko artista onenetako batzuk aurkeztuko ditu, programa zabal eta kalitate handiarekin", nabarmendu du Estibaliz Canto kultura zinegotziak.

Villa Sofia txoko berria

Magialdiaren zuzendari Jose Angel Suarezek, bestetik, programaren berrikuntzak aurkeztu ditu, estatuko zein nazioarteko ilusionistek parte hartuko duten jaialdian. "Santa Maria katedralak 'Linterna Magikoan' oinarritutako ikuskizun bat hartuko du, magia ibilbideen barruan Villa Sofia sartuko da, eta Amaiera Gala Iradier Arenan egingo da". Ekitaldi nagusiak Principal antzokian izango dira, eta, horietaz gain, magia ikuskizunak izango dira Ignacio Aldecoa kultura etxean eta Atarian, magia ibilbideak hiriaren erdialdean, eta magia emanaldiak erakusleihoetan.

Taula gainean izango diren magoen artean, besteak beste, Jimmy Delp (Frantzia), Ton Stone (Suedia), Dion (Holanda), Jaana (Alemania), Roberto Giobbi (Suitza) edota Joaquin Matas (Espainia) izango dira. Hainbat herrialdetako 300 mago baino gehiago izango dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide