Mercedesek ekoizpena eten du berriro

Erredakzioa 2021ko uzt. 19a, 09:00
Mercedes planta bi egunez itxiko dute. / ALEA

Uztailaren 19an eta 20an geldituko dute planta, erdieroaleen hornidura-arazoak direla eta.

Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena eten beharko du berriro, uztailaren 19an eta 20an, erdieroaleen horniduran arazoak dituztelako. Fabrika geldirik egon zen joan den ekainaren 21etik 25era, arrazoi beragatik, eta, ondoren, zuzendaritzak iragarri zuen furgonetak ekoizteko helburua 141.001 unitatera murriztuko zela aurten, aurreikusitakoak baino 7.599 ibilgailu gutxiago.

Bi eguneko etenaldiaren ondoren, lantegiak bere ohiko jarduera berreskuratuko du asteazkenean, baina zuzendaritzak ez du baztertu ekoizpena gelditu behar izatea hurrengo egunetan, munduko egoera "oso zaila" delako. Zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak ABEE (aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente) bat aplikatzea adostu zuten, 30 egunekoa, urtea amaitu arte, merkaturen bilakaeraren arabera geldialdi berriak egin behar izanez gero, baina oraindik ez dira aplikatzen hasi.

Horrez gainera, joan den uztailaren 5etik, muntaketa-sailaren gaueko txandako lanaldia murriztea erabaki zuen enpresak, zortzi ordutik zazpi ordu eta erdira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide