Irailaren 29tik urriaren 6ra bitartean egingo dira Udalaren Lan Eskaintza Publikoko azterketak

Erredakzioa 2021ko uzt. 15a, 09:08
9.034 hautagairen 11.205 eskaera jaso dira, eta 163 lanpostu daude. / Gasteizko Udala

Administrazio orokorreko, mantentze lanetako, informazio eta kontroleko zein beste lan-kategoria batzuetako lanpostuei dagozkie.

Irailaren 29tik urriaren 6ra bitartean egingo dira Gasteizko Udalaren C1 taldeko lanpostuetarako azterketak. Administrazio orokorreko, mantentze lanetako, informazio eta kontroleko zein beste lan-kategoria batzuetako lanpostuei dagozkie. 

Azken asteetan diseinatu dute probak egiteko espazioen logistika, eta Europa jauregian hiru areto eta beste hamalau instalazio gorde dira horretarako; horien artean, Gasteizko gizarte etxe eta kiroldegiak.

 

Hauek dira zterketen datak, espezialitatearen arabera:   

  • 2021/09/29: Kopiagintza, delineazio eta basozaintzako teknikariak: lehen ariketako bigarren proba
  • 2021/09/30: Ikus-entzunezko teknikariak, bandako teknikari laguntzaileak,  piano-jotzaileak, ingurumeneko ikuskatzaileak eta obra-arduradunak: lehen ariketako bigarren proba
  • 2021/10/02: Espezialitate guztietako lehen ariketako lehen proba
  • 2021/10/02: Administrazio orokorra: lehen ariketako bigarren proba eta bigarren ariketa
  • 2021/10/04: Kontrata eta ikuskatzaileen espezialitateak eta musika espezialitateko musika-taldea: lehen ariketako bigarren proba.
  • 2021/10/05: Musikako hainbat (tronpeta, trikitixa eta musikaren lengoaia eta hastapenak), elekromekanika eta informatika eta liburutegiko teknikariak: lehen ariketako bigarren proba
  • 2021/10/06: Laborategiko teknikaria, mantentze lanetako teknikaria, musikako zenbait (klarinetea, saxofoia eta perkusioa) komunikazio teknikaria eta PSISZ: lehen ariketako bigarren proba.

 

Azterketak  09:00etan, 11:00etan eta 13:00etan izango dira. Egutegi hau aldatu egin daiteke arrazoi teknikoek, logistikoek edo sanitarioek eskatzen badute. Hori dela eta, epaimahaiek data horiek berretsi egin behar dituzte iraileko lehen astean, une horretako egoera epidemiologikoa kontuan hartuta. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide