Covid-19aren transmisioa eragozteko neurrien barruan, eta osasun-egoerak eskatzen duen zuhurtzia dela eta, Gasteizko Udalak bertan behera utzi ditu azoka bereziak, irailera arte. Prebentzio-neurri horrek Santiago Eguneko baratxurien azokari eragingo dio, Andre Maria Zuriaren jaietako eskulangintza-azokari, Olarizuko erromeriako azokari, eta Erdi Aroko azokari.
Halaber, Añanako Landa Garapenerako Elkarteak Gaubeako Angostoko Azoka –irailaren lehen igandean ospatzen da– bertan behera utzi du.