Suhiltzaileek asteleheneko 23:30ak aldera jaso zuten abisua, eta bertaratutako langileek sua itzaltzen lan egin behar izan dute goizalde osoan. Ponpa-ibilgailu batek, altuerako ibilgailu batek eta laguntza teknikoa emateko bi ibilgailuk parte hartu dute sua itzaltzeko lanetan.
Kalte materialak handiak izan dira, baina, zorionez, ez da zauriturik egon. Oraingoz ez da ezagutzen goizaldean piztutako suaren jatorria, baina, antza denez, astelehen honetako tenperatura altuekin zerikusia izan dezake; izan ere, tenperatura maximoak 35 gradutara iritsi ziren atzo Arabako hiriburuan.
Sutea kontrolpean dago 8:00etatik, baina oraindik ere bertan jarraitzen dute zenbait langilek. "Lasarte inguruan kea ikusten bada, ez larritu", adierazi dute Gasteizko suhiltzaileek.
Anoche estuvimos en un incendio en un pabellón lleno de paja. Ahora, continuamos con las labores de extinción. Si se ve humo por la zona de Lasarte no alarmarse. pic.twitter.com/QsLp1bbXWB
— Bomber@s Gasteiz (@Bomberos_VG) July 6, 2021
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!