Duela urtebete estreinatu zen ‘Zugzwang’ estudioko seigarren lana, eszenatokietan aurkezteko gogo biziz… Euskal Herrian bi kontzertu eta munduaren inguruan bira bat egin ondoren, 2020ko udaberrian gelditu behar izan genuen… Atsedenaldian, Willis Drummondek formatua aldatu du eta Vincent Bestaven Botibol gure ontzira igo da, bere ahots, gitarra eta teklatuekin. Willis Drummonden abestietan beste ikuspegi batekin lan egin dugu, eta orain zuen aurrean jotzeko unea da, azkenean! Salut!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.