BATERA, kultur proiektuak elkarrekin deialdiaren 2020-2021 edizioan aukeratutako lanetako bat da 'Loa loa, laguna egitasmoa'. Jakintza-alorreko proiektu eszeniko bat da. Euskal lo kanta tradizionalak berreskuratzeko eta hauek transformatzeko asmoz, Maider Lasak, sensualitatea eta sexualitateari buruzko hainbat hausnarketen inguruan, kanta hauen bertsio berriak sortu ditu Malen Iturriren laguntzarekin batera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.