Asteazkenean irekiko da 'Gazte-uztaila Gozatu' programan izena emateko epea

Erredakzioa 2021eko ekainaren 15a

Zuhaitz artean ibiliko dira gazteak.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako oporren eskaintza egin du.

Bihar, hilak 16, 08:30ean zabalduko da 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat prestatutako udako eskaintzan izena emateko epea. Gazte Informaziorako Udal Bulegoan, gizarte etxeetan, Herritarrendako Laguntza Bulegoetan, 010 telefono zenbakian edota Udalaren webgunean egin daiteke izen-ematea. 

Gazte-uztaila Gozatu programak aste bateko iraupena izango du, bi txandatan banatuta: uztailaren 19tik 23ra, bata; eta 26tik 30era bitartean, bestea. Bertan, askotariko jarduerez gozatzeko aukera izango dute, hala nola, Nerbioko jauzira zein Orio eta Getaria arteko mendi ibilbideak, zuhaitzen arteko zirkuitua nahiz Garaio eta Gamarrako igerilekuetara bisita izango dituzte.

Jardueren ordutegia 10:00etatik 17:00etara izango da, eta ez dira sartzen ez askaria ez bazkaria. Prezioa, berriz, 70 eurokoa da abonua ez dutenentzat eta 42 eurokoa abonatuentzat.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago