Pandemiak eragindako etenaldiaren ondorioz, Ikusleentzako Sarien aurtengo edizioak 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteei dagozkien sariak banatu ditu astelehen honetan Iparralde Gizarte Etxeko Beñat Etxepare antzokian. 15.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta 20 sari banatu dira hezkuntza maila guztien artean; horrez gain, hiru sari banatu zaizkie ikastetxeei eta beste hiru ikasleek egindako lanen artean: irudi grafiko onenaren saria, erreportari onenaren saria eta Poctefa saria.
Ikasturtean zehar, Teatro Paraiso konpainiak eta Udal Antzokien Sareak ikuskizunak hurbildu dizkiete hiriko eskolei, bai Haur Hezkuntzakoei eta baita Lehen Hezkuntzako zikloei ere. Haurren osasun emozionala zaindu nahi izan dute pandemia garaian, eta horretarako, besteak beste, Beñat Etxepare Antzokiaren proiektua birmoldatu eta egokitu dute. Proiektua beste urte batzuetan baino erritmo baxuagoan plazaratu duten arren, 38 ikastetxek eta 6.437 ikusle inguruk parte hartu dute.
Sariak
- Ikusleei 20 sari, hezkuntza maila guztietan. Principal Antzokirako sarrerak, Vital Fundazioaren, Beñat Etxepareren eta Gasteizko Udalaren eskutik.
- Ikastetxeei hiru sari: Armentia Ikastola, Samaniego eta Lopez de Guereñu. Ikuslearen iritziari dagokionez, lan interesgarriena egin duten ikastetxeei. Liburu sorta bat, Casa del Libroren eskutik, eta hurrengo denboraldirako 25 sarrera, Teatro Paraisoren eskutik.
- Irudi grafiko onenari: Olabide Ikastolako Adrian Plagaro (LH4). Ikusle batek antzerkia irudikatzen egindako irudi grafiko onenari saria, EITBren eskutik.
- Antzerki kritikari-erreportari onenari: Monica Garcia DBHko ikasleak egina. El Correo egunkariak banatutako saria.
- Poctefa - Mind the Gap saria: Egibide LHZko 1. eta 2. mailako zereginen ikaskuntzarako gelak. Hezkuntza proiektuaren barruan arte-hezkuntzako ekintzak garatzean izandako inplikazioagatik gehien nabarmendu den ikastetxeari.
Bost izendapen berezi
Banatutako sariez gain, bost ikastetxek diploma eta Vital Fundazioaren ezusteko oparia jaso zituzten bost ikastetxek: Toki Eder, Nazareth, Lopez de Guereñu, Aldaialde eta Barrutia.