Judimendiko saltokietan iruzur egin dutela ohartarazi du jai batzordeak

Erredakzioa 2021eko ekainaren 2a

Kalejira bat auzoko jaietan, 2020an. / JUDIMENDIKO JAIAK

Judimendiko jai batzordeak ohartarazi du gutxienez auzoko denda batean iruzur egin duela 30 urte inguruko gizon batek, jaiei laguntzeko diru eske.

Asteazken honetan zabaldutako mezu batean, Judimendiko jai batzordeak argi utzi nahi izan du "pertsona hori ez dela taldearen parte", eta aurten jai batzordeak ez duela dirurik eskatuko saltokiei. Iruzur saiakeraz ohartarazteaz gain, mezua zabaltzeko laguntza eskatu dute, auzoko merkatari zein tabernariek horren berri izan dezaten.

Jai batzordeari iruzurraren berri eman dion merkatariaren arabera, iruzurtia "1,76 metroko altuerako 30 gizonezkoa da, kamiseta gorriduna, altuera ertainekoa, bertakoa, gaztaina-koloreko ileduna eta fina baina tripaduna".  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago