HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa berritu egin da pandemia egoeragatik eta, 2021ean, e-GA bilakatu da. Berritutako edizio honek hizkuntza-lankidetzarako proiektu-lehiaketa abiatu du eta, orain, behin proposamenak aurkezteko epea bukatuta, topaketaren txanda da. Hitzorduan, poesia, hitzaldi bat, sari-banaketa eta musika izango ditugu.
19:00. Itziar Uriarte: Olerki emanaldia.
19:10. Aurkezpen instituzionala.
19:15. Kike Amonarriz: "Hiztun gazteak hizkuntza biziberritzearen bidegurutzean".
19:35: Ikus-entzuleekin solasaldia.
20:00: Sari-banaketa eta egileekin solasaldia
20:30: Kontzertua: Ibil Bedi taldea.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.